Albisteak

2019 opari solidarioa- errepikaezinak diren totebag

Osteguna, Azaroa 21, 2019

Badugu iada salgai Matia Fundazioko zentro eta zerbitzuetan eta online dendan aurtengo opari solidarioa: telazko poltsak Matian bizi diren eta boluntarioen artean eskuz egindakoak. Bakoitzaren prezioa 7€ dira.

Bakarrak eta errepikaezinak, eskuz eginak direlako. Eta guztiak ezberdinak dira.

Ez gelditu gabe, mugatuak dira eta!

Etekinak MatiaZaleak ekimen batera zuzenduko ditugu, oraindik zehaztu gabekoa baina berri izango duzue.