Albisteak

Baduzu planik Maiatzaren 11rako? gerturatu gurekin eskulanak egitera MatiaZaleaken alde

Osteguna, Maiatza 3, 2018

Nahi duzu plan polit bat Maiatzaren 11rako? Apuntatu zaitez tailer solidariora, non banakako mahai mantalak egingo ditugun teknika berriak ikasiaz, eta ondoren etxera eramango dituzu zure mahaia jazteko, edo pic-nic baterako udaberria denez...

Tailerra Bermingham Eguneko Zentroan izango da, Maiatzaren 11ean, 17:30etatik 20etara, eta gurekin egongo dira Amarenak eta La Niña Bonita.

Bildutako dirua Kultura Bir-Sortzen ekimenerako izango da.

Apuntatu telefonoz edo WhatsApp bitartez 618344020 zenbakian edo emailez info@matiazaleak.net

Itxaroten zaitugu tarte bat elkarrekin ondo pasatzeko!