Albisteak

belaunaldi arteko solidaritatearen 20 urte... eta gehiago askoz gehiago bete ditzagun!

Asteazkena, Maiatza 2, 2018

Aipatu genizuen bezala, Apirilaren 29an Donostiako Aquariumen ospatu genuen Axular Lizeoak eta Matia Fundazioak elkarrekin duela 20 urte sortu genuen belaunaldien arteko boluntariotza programaren urteurrena.

Ekitaldian Donostiako Alkate den Eneko Goia eta Foru Aldundiko Gizarte Politika Arduraduna den Maite Peña egon ziren, Matia eta Axularreko ordezkariekin batera, egun hau ospatzeko asmoz.

Programaren nondik norakoak azaldu ziren, urte hauetan izan duen eboluzioa, eta honen sustatzaile izan ziren langileen eskutik gainera, ikuz-entzunezkoetan programan partehartutako ikasle eta adinekoen hausnarketak, eta programaren kolaboratzaileei eskertza, besarkadaren lamina eta Bermingham Eguneko Zentroko erabiltzaile eta Axularreko gazteen artean egindako mantala entregatu zitzaizkien: Zorroaga Fundazioa, GeroAxular Dantza Taldea, Noticias de Gipuzkoa, Axularreko Haur Danborrada, Ausolan eta jangelako langileak, Super Amara, Tomas Olazabal, Mertxe Heriz eta Juan Ezeiza.

Zure Etxea: MatiaZaleak dokumentala baita ere ikusi ahal izan genuen, non programa honetako boluntaria baten bizipena azaltzen den.

Eta bukaeran Gero Axular Dantza Taldeak emanaldi hunkigarria egin zuen, belaunaldien arteko erlazioan islada ziren esaldi eta dantzekin.

Parte hartzaile guztien hitzetan, argi geratu zen programa honek onura asko ditueta eta guztien konpromezua bide honetan jarraitzeko. Aipatzeko adibidez sensibilizazioan laguntzen duela, errealitatera gerturatzen, estereotipoak gainditzen, bakardade sentimenduak gutxitzen, eta elkarrekiko ezagutza eta transmisioan.

Gaur egun Matia Fundazioko zentro ezberdinetara 16 ikastolatako ia 1000 haur eta gazte gerturatzen dira urtero.

Eskerrak hemendik Donostiako Aquariumari eta Bodedas Olarrari beraien ekarpenagatik.

Bertaratu ezin izan zineten guztiontzat, hemen dokumentala ikusteko aukera, eta hona hemen argazki batzuk.