Albisteak

Boluntarioei aitortzarako V. ekitaldia, eta guztioak, bakardadeei begira

Osteguna, Urria 31, 2019

Atzo, Urriak 30, MatiaZaleak V. ekitaldia izan genuen, Matia Fundazioarekin kolaboratzen duten pertsona eta entitateei eskertza egiteko momentua.

Ekitaldiko gaia adinekoen bakardadearena eta honen aniztasuna izan zen.

Honela, Elena del Barrio izan zen gurekin, Matia Institutoko ikerlaria, nork 2020 urtearen hasieran aurkeztuko den ikerketaren aurrerapen txiki bat egin zigun. Ikerketa Adinberriko lehen deialdiaren barnean egin da, Matia Instituto, Nagusilan eta Adinkidek: "Bakardadeak".

Bi bideo ikusi ahal izan genituen, eta bertan gurekin egon ziren protagonistak. Bakardadearen inguruko hausnarketak eta bizipenak ziren. Ez zuten zer ikusirik bizipenek, batzuek besteekin. Benetan, aberasgarriak eta hausnarketarako gonbite paregabeak. Hemen behean dituzue.

Ondoren boluntarioen aitortzaren momentua izan zen: Jesus Mª, Miguel, Simon, Pastoral de la Salud de Oiartzun, Bebes de la Bulla, Bonkora, Iñaki, Raquel eta Mª Jose. Eskola bezala eta belaunaldi arteko programek daukaten presentziagatik, Petra Lekuona zentroarekin partehartzen duen Haurtzaro ikastola izan zen.

Nagusilanek erreleboa eman zion Txema Odriozolari, MatiaZale 2019, lotura, ekintzak, ibilbidea, sensibilizazioa eta pentsionistak diren talde zabal eta esanguratsuaren ordezkaritzagatik, (Federpen).

Ainhoa Arrillagak errepaso txiki bat egin zuen aurtengo ekimenei, eta sakonago martxan jartzen diren bieri, Gipuzkoako gizarteari bakardadearen inguruan hausnartzera gonbidatuaz: erakusketa ibiltaria eta Nere lagun bakardadearentzat postala.

Ekitaldiari itxiera emateko Raquel Suescun eta Eduardo Avila izan genitun gurekin, "Big band Tecnun".

Ondoren bi erakusketa ikusi ahal izan genituen: argazki erakusketa ibiltaria eta Museum Cementos Rezolak ekarritako ARTEA gara ekimeneko erakusketa.

Ekitaldi polita, eduki eta hausnarketara gonbidatzeko.

Mila esker lankideei, laguntza ematen duten hoiei, eskatu behar gabe, eta mila esker ekitaldia aurrera emateko kolaboratzaile guztiei: Orona Fundazioa, Martiko, Bodegas Olarra, Hiruzta, Nazaret, DYA GipuzkoaTantaka Tecnun eta Diametro 200.

Hona hemen bi bideoak: datorren urterarte!

Bakardadeen inguruko bideoa:

 

 

Pioren hasunarketa bakardadearen inguruan: