Albisteak

II. MatiaZaleak Txiki ARTEan

Astelehena, Apirila 9, 2018

Aurreko urteko arrakasta eta esperientzia onaren ondoren… antolatzaile taldea lanean ibili da eta… II.MatiaZale Txiki ARTEan abiatzen dugu!

Gaurtik eta maiatzaren 20a bitartean artelanak entregatzeko epea irekita dago. Hemen oinarriak irakurri ditzazkezue, eta gogoratu 0 eta 12 urte bitarteko edozein haurrentzat dela.

Artelanak edozein zentrotan entregatu daitezke (ikusi hemen zentroak).

Epaimahaiaren erabakiaren ondoren… Maiatzaren 27an sarien banaketa eta tailerrak egingo ditugu, txiki eta handiak, denak elkarrekin. Informatuko zaituztegu nola izena eman tailerretarako.

Gogoratu lanak entregatzerakoan, izenburu bat izan behar duela eta sobre batean oinarrietan dagoen baimena (sobrearen azalean izenburua, mugikor zenbakia eta haurraren adina).

Ekintzarekin modu berezi batean kolaboratu nahi izanez gero, entzuteko prest gaude! Idatzi: info@matiazaleak.net