Albisteak

Kutxa Fundazioak gure ekimen bat babesten du

Ostirala, Apirila 6, 2018

Kultura Bir-sortzen: nere arreoa, gure legatua Kutxak 2017an gizarte eta kultura-proiektuei laguntzak emateko egindako deialdira aurkeztu genuen Abenduan. Eta ebazpenaren ondoren, berri eman ziguten 1500€ ematen dizkigutela aurrera eraman ahal izateko.

Martxoaren 20ean, Zoriontasunaren egunean, Tabakaleran egon ginen, non Kutxa fundazioaren diru-laguntza jasotzen duten elkarteekin akordioak sinatu ziren, haien artean, MatiaZaleak. Hona hemen argazki batzuk, eta animatzen zaituztegu ekimenari laguntzen jarraitzen, lortzeko gertu gara iada eta.