Albisteak

MatiaZale Txiki ARTEan sarien banaketa

Asteartea, Iraila 26, 2017

Irailaren 24an MatiaZale Txiki ARTEan sariak banatzeko ekitaldia egin genuen, 2016ko ohorezko MatiaZalearen laguntzarekin: Luis Chillidarekin. Laguntzaileei esker —Donostiako Aquariuma, Tamayo, KCB, Bodegas Olarra, BM eta Ogiberri—, partaide eta irabazleek sariak eskuratu eta aperitibo bat hartu ahal izan zuten. Ondoren antolatutako tailerretan, nagusi zein txiki, den denok gozatu genuen.

58 artelan jaso dira eta oso pozik gaude emaitzarekin. Oso polita da ikustea «txikienek» nola adierazten duten adinekoekiko harremana, jakituria eta esperientzia multzoa, errespetua…

Matia zentroetan erakusketa ibiltaria egingo dugu, jende gehiagok ikus ditzan emaitzak.

Eta hurrengo edizioetarako ideia berrien bila gabiltza... Laster arte!