Albisteak

MatiaZaleak V ekitaldia

Astelehena, Iraila 30, 2019

Iritsi da berriro ere elkar ikusteko momentua. Urriaren 30ean MATIAZALEAK URTEROKO V. EKITALDIA ospatuko dugu.

Elkargune honetan, MatiaZaleak inguruan egon diren lorpen eta erronkak errepasatzeaz gain, Matia Fundazioarekin batera xedearen lorpenean laguntzen duten elkarte eta boluntarioei aitortza eta eskertza emango diegu. Pertsonen bakardadea eta bakardade mota ezberdinen inguruan hausnarketa egingo dugu baita ere.

Ekitaldia Orona Fundazioan izango da (Hernani, Jauregi bidea, z/g), Urriaren 30ean arratsaldeko 19etan.

Kolaboratzen dute: Orona FundazioaBodegas OlarraHiruzta BodegaMartikoDYA Gipuzkoa, Diámetro 200 eta Nazaret.

Gogoratu etorri nahi izanez gero, plaza mugatuak direla, beharrezkoa dela izena ematea bide hauetako batez:

Gogoratu ateen irekiera 18:45etan izango dela, eta ordutegia kontutan izaten badugu guztiok, antolakuntzan lagunduko digu.

Ibilgailuentzat aparkalekua badago bertan, eta garraio publikoko G1 autobusak (Hernani Donostia linea) geltoki bat du gertu eta 15 minuturo ateratzen da Donostiako erdigunetik.

Elkar ikusiko dugulakoan!