BAKAR proiektua

Inork ez lukeelako bakarrik sentitu behar, azterketa horren premia dugu.

Bukatuta
0
Emaile
0€
0
Helburua 30.000€

Egunez egun gehiago dira bakarrik bizi diren adinekoak.

Behar-beharrezkoa dugu euskal gizarteak, belaunaldi guztiek, bakartasunaren dimentsioak bistaratzea eta haren ondorio negatiboak prebenitzeko esku-hartzeak aztertzea.

Horregatik, Matia Fundazioak eta MatiaZaleak mugimenduak gai horri buruzko ezagutza sortzen lagundu nahi dugu, Matia Institutu Gerontologikoaren ikerkuntzaren zorroztasunean oinarrituta.

BAKAR (Bakardadean Argituz) proiektuak gure adinekoek bizi dituzten esperientzia pertsonal eta subjektiboak ulertzen lagundu nahi du, bakardadea esaten diogun horren atzean zer dagoen azaleraziz.

Hala, azterketak hainbat alderdi eta ildo landuko ditu:

  •  Ikuspegi kuantitatiboa, bakardadearen dimentsioaren eta zabaltasunaren «argazki» zehatza jakiteko, eta osasunari eta alor psikosozialari lotutako beste alderdi batzuekin duen harremana hobeki ulertzeko.
  •  Ikuspegi kualitatiboa, pertsonen iritzian oinarrituta, bakardadea zer den eta nola bizi duten hobeki ulertzeko.
  •  Belaunaldi arteko ikuspegia.
  •  Ikuspegi aplikatua, ondoren esku hartzeko proposamenak egiteko.
  •  Bakardadearen ikuspegi horretan, pertsonaz barneko nahiz pertsonaz kanpoko aldagaiak eta aldagai sozialak hartzen dira aintzat. Hau da, orientazio integratzailea eta diziplina artekoa eman nahi zaio.

Hona gure helburuak:

  1.  EAEn adinekoen bakardadearen inguruan dauden datuak aztertzea, eta beste aldagai garrantzitsu batzuekin lotzea: demografiarekin, osasunarekin, alderdi psikologikoekin, etxebizitzarekin…
  2.  Euskal gizarteak bakardadeari buruz dituen iritziak, pertzepzioak, jarrerak eta irudikapen sozialak ezagutzea.
  3.  Bizitza zikloaren etapa bakoitzean dauden bakardade motak eta haren esanahiak ulertzea.

Gure ustez, informazio hori guztia eskuartean izanez gero, pertsona askok jasaten duten bakardadeari irtenbidea emateko aukera izango genuke. Zeuk ere horixe uste baduzu, esker onez hartuko dugu ekarpen txiki bat. Elkarrekin zerbait handia egingo dugu. 

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Pozez kontatu dezakegu proiektua hau beste bide batetik egin ahalko dela, eta horregatik kentzen dugu krowdfunding proiektu bezala eta lortuta zituen emateak (MAtiaZale bazkideek egindako emateen 1245€) beste ekimen bati zuzenduko dizkiogu: "Jokaldiaren luzapena".

Gipuzkoako Foru Aldundiak duen zahartze osasuntsurako eta adinekoen arreta integralerako eredu eta estrategia berriaren barne, Adinberri, proiketu hau oraon BAKARDADEAK deituko da, eta ehen deialdian aukeratua izan da.

Informazio gehiago hemen.

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Matia Fundazioa

Amonaren ipuina

Argi dago haurrak etorkizuna direla eta orainetik ikasten dutela. Adineko pertsonek esperientzia asko bizitu dituzte beraien bizi istorioan, jakinduria, ingurua, historia, kultura... eta helburu ezberdinekin: 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat ipuin bat sortu nahi dugu.

2420€
75.625
Helburua: 3.200 €

Bermingham Egoitza

Natura ere gure ETXEAren zati bat da

Zure bizitza naturarekin kontakturik izan gabe imaginatzen duzu? Berminghamen terraza bat eraikitzen ari gara, espazio ezberdinekin eta terapeutikoak, GUZTIONTZAT den tokia, estimulantea eta atsegina. Nahi duzu ezagutu?

200000€
85.106382978723
Helburua: 235.000 €