Bizitzeko lekuak, kontatzeko istorioak

Gure Rezola zentrotik igaro diren milaka historien artean, gugan bereziki eragin duen bat kontatu nahi dizuegu.

Bukatuta
4
Emaile
2000€
100
Helburua 2.000€

Zorionekoak izan ginen zentroan bera edukitzeagatik. Izan ere, bere familiarekin batera iritsi zen laguntza eta babesa behar izan zituenean, eta, orain falta dugula, beharbada geuk daukagu beraren premia. Haren indarraren, grinaren eta ikasteko gogoaren premia. 

Emakumearen adina inoiz ez zen izan beraren zaletasunak jorratzeko oztopoa. Ikasia, maitagarria, irakurzalea, edozein une aprobetxatzen zuen irakurtzeko. Lore eta lorategi inguruak nahiago zituen, letrekiko grina askatzeko eremu lasaiak. 

Baina egun batean agur esan behar izan genion. Berak gurekin jokatzen zuen bezala egin genuen: maitasunez, arretaz eta laguntasunaz.

Joan egin bada ere, beraren legatuak eta oroitzapenak gure artean iraungo du. Behin batean hura zaintzeko laguntza eskatu zigun familiak lagundu nahi digu orain. 

Haren dohaintza eskuzabalari esker, Rezola zentroak espazio berri bat izango du. Gure adiskide maitearen gogoa ezin hobeki irudikatuko duen tokia.  

Zentroko hirugarren solairuko terrazan espazio berri bat sortuko dugu. Irakurtzeko txokoa izango da, lorategi eta guzti. Seguru gaude berak poz pozik emango zituela orduak han, eta zentroko gainerako pertsonek nahi duten denbora eskaini ahal izango diete bertan liburuei. Toki horretan, betierekoa eta erregina izango da. Lorategiko erregina. 

Eskerrik asko beraren familiari erakutsi duten eskuzabaltasunagatik eta ontasunagatik. 

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Matia Fundazioa

Amonaren ipuina

Argi dago haurrak etorkizuna direla eta orainetik ikasten dutela. Adineko pertsonek esperientzia asko bizitu dituzte beraien bizi istorioan, jakinduria, ingurua, historia, kultura... eta helburu ezberdinekin: 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat ipuin bat sortu nahi dugu.

2440€
76.25
Helburua: 3.200 €

Matia Fundazioa

ONline nago. Eta zu?

Teknologia digitalaren erabilera naturala da belaunaldi batzuetan, eta gero eta ohikoagoa adineko pertsonetan. Hala ere, erabilera egokiak ekarpen asko egiten dizkigu… eta horregatik… nabigatzen dugu elkarrekin?