Erlazioak sortzen. Hobe gurpil gainean!

Cycling Without Age irabazi asmorik gabeko elkarte bat da Danimarkan sortu zena, 2013an Ole Kassowk sustatuta, eta gaur egun munduko 200 herrialde baina gehiagotan dagoena. Bost oinarri ditu proiektu honek: Eskuzabaltasuna, Storytelling, Erlazioak sortzea, Slow mugimendua eta Adinik gabekoa

Bukatuta
34
Emaile
6050€
100
Helburua 6.050€

HELDUEN OSASUNA BULTZATZEKO ELKARTEA - EN BICI SIN EDAD irabazi asmorik ez duen elkarte bat da, Donostian duela gutxi sortu dena 2017an, eta adineko pertsonen eta ezgaitasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea du helburu eta Gipuzkoan gizarte baztertzea murriztea. Ekimen hau PERTSONEK sortutakoa da, eta PERTSONEI zuzendua. Estatuan aitzindaria da ekimen hau.

Ekintzaren nondik norakoa hau da: boluntario batek triziklo batean bi adineko pertsona eraman ditzake. Trizikloa herramienta bat bihurtzen da belaunaldi arteko lotura hobeak eta erlazioak sortzeko, istorioak sortzen dira Donostiatik paseatzen duten bitartean, adineko pertsonak berriro ere Donostia ezagutzen du, eta guzti hau boluntario, familiarteko, bizilagun, laguntzaile eta abarrek lagunduta. Horrela KOMUNITATEA sortzen da

Aurtengo honetan 30 irteera baina gehiago egin dira eta emaitza oso onak lortzen, batez ere IRRIBARRE mordo bat eragiten, hiriko airea hartuaz, beraien errutinan parentesi bat eginez, gazteago diren gidariekin eta hiritarrekin kontaktuan egonaz. Testigantza hunkigarriak: “zein ederra”, “gaur hobeto sentitzen naiz”, “sekula ez nintzen bizikletaz ibili”, “ez nuen hiriko txoko hau ezagutzen… eta abar luze bat.

Proiektuak iraunkortasun ekonomiko bat izan behar du biharko egunean zentro askok izan dezaten ekintza hau disfrutatzeko aukera. Gure zentro baterako triziklo honen erosketa burutzen badugu, sendotu eta optimizatu ahal izango dugu.

Bizikletaz Adinik Ez eta Matia Fundazioaren arteko KOLABORAZIOA oso ona eta estua da hasieratik. Elkarrekiko PARTE-HARTZEAN sinisten dugu ekintza honi iraunkortasuna emateko eta adineko pertsona eta ezgaitasun dutenen pertsonengan ongizatea sustatu ahal izateko.

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Ilusioz beteta kontatu genizuen lortu genuela aurrekontu nahikoa biltzea eta ekimena osatzea. MatiaZale diren eta eskuzabaltasunez ematea egin duten 33 pertsonari esker izan da, eta falta zena Rotary Club San Sebastianek osatu du behar zen aurrekontura iritsi arte.

Orain CWA Donostiak triziklo bat gehiago izango du bere helburua betetzen jarraitu ahal izateko: irribarreak eta ilusioak sortzen adineko pertsonengan, toki esanguratsuetara iristen eta proiektu polit, eskuzabal eta partehartzaile hau zabaltzen.

Trizikloa iritsi zen eta MatiaZaleak ekitaldian erakutsi zen eta batzuek probatu eta guzti egin zuten.

Azaroak 29an trizikloa iada martxan dago eta prueba, balorazio eta irteera gehiago egiteko asmoz, trizikloa Matiako Lamourous zentroan dago, zentroko irteerei erantzuna ematen baina baita ere inguruan CWAek egiten dituen beste zentroekin irteerei. CWAetik boluntario berrientzat kurtso bat egin dute Lamourouseko familiarteko eta langileei zuzendua.

Mila esker MatiaZale!

Eta begira ze gauza politak egin ditzazkegun. Izan ere... irteera bakoitza ezberdina da, egunak eta garaiak diren bezala.

 

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

IZA

Oztoporik gabeko terapia: plis plas, uretara!

Aniztasun funtzionala duten pertsonengan kirolak eta urak dituen onurak eta gizartean integrazioak proiektu honen ardatz nagusiak dira.

Ekimen honen helburua IZAn bizi diren pertsonk, aniztasun funtzionala dutenak, hidrozinesiterapiaren onurak eduki ahal izatea da.

5000€
100
Helburua: 5.000 €

centros de Matia Fundazioa

Altuerako topaketak Alex Txikonekin

Arnasa hartu. Zeure burua gainditu. Igo. Natura. Elkarbanatu. Osasuna. Behatu. Pazientzia. Irmotasuna.

Eta zuri, zer ematen dizu mendiak?