EUSKALDUNEATZEN: tradizioetan barrena bidai bat

EUSKARA gure tradizioetan presente, gure kulturaren oinarri. Euskara zentro jarrita, bidai ezberdinak egiteko asmoa dugu, gure tradizioetara gerturatuaz.

Bukatuta
155
Emaile
7215€
100.20833333333
Helburua 7.200€

Euskara gure hizkuntza da, eta hari eta aitzaki bezela erabilita, gure tradizioetara bidaiatu nahi dugu. Ekimen honen bitartez, irteera ezberdinak egingo ditugu Lamourous zentrotik. Badugu iada pentsaturik nora nahi dugun joan, baina ahal baina aukera gehiago okurritzen zaizkigu: Balenciaga, Igartubeiti, SagardoEtxea, Loiolako Santutegia... toki asko, guztiak tradizio eta kulturaren orinarri.

Irteera hauek autobus egokituan lirateke, eta adinekoek partehartzeaz gain, familiartekoek ere bidai honetan parte izateko aukera edukiko dute. Zergatik ez elkarbanatu? Oroitzapen eta momentu onak. Ezagutza eta tradizioa...

Eta ze abiapuntu hobeagorik Euskararen Nazioarteko Eguna baino? 2019ko Abenduak 3an Lamourousen festa handi bat antolatu zen, kolaborazio askorekin, eta honela hasiera eman ahal izan zioten ekimen polit honen diru-bilketari.

Pandemiak irteerak mugatu dizkigu, baina jarraitzen dugu honekin aurrera. IZan ere, baimena dugun moemntuan, irteeran denbora mugarik gabe, eta talde txikietan egiteko aukera dugunean... hauek izango dira gure toki desiatuak!

Laguntzen gaituzu?

 

Proiektuaren egoera: Abian

2022n martxan jarri ginen eta 6 irteera ezberdin, anitz, murriztuak, lokalak eta toki esanguratsuetara egin ahal izan ditugu, kultura eta tradizioei lotutakoak.

Hasiera eman genion sagardotegi batekin, non bertako menu klasikoa gozatu ahal izan genuen, baina era berean festa giroa sortu genuen: abestu, dantzatu, eta benetan momentuaz gozatzen. Behean ikusi ahal dezuen bideo hori egun horretakoa da, benetan, ahaztezina!

Hondarribiako arraun elkartera joan ginen, arrauna oso kirol berezia da eta gure herrietan.

Loiolako basilikara ere iritsi gara, tren sareko museora, Balenciaga museora, Tolosako ihauterietara...

Bizitako sentsazioak oso anitzak dira, baina hain pertsonalak... zaila dela deskribatzea. Baina bai oso konsziente garela eragindako osotasun eta ongizateaz horrelako ekimen eta irteerekin. "Kuadrillan" joatea, lagun talde bat bezala, duela hainbeste denbora bisitatzen ez genituen tokietara, eta zergatik ez aitortu, ez genuena pentsatzen itzuli ahalko ginela.

Azken irteera batekin jarraituko dugu eta bideo laburpen batean ikusi ahalko dezue.

 

Lagunduko al diguzu tradizioetara bidaiatzen euskara aitzaki dugula?

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

TRIZIKLOZ, NOLA EZ!

Ekimen honi esker, Bizikletaz Adinik Ez elkartearekin irteerak egiten jarraituko dugu, eta, aldi berean, erakundeari laguntza emango diogu, garatzen jarrai dezan eta PARTEKATUTAKO ESPERIENTZIAK SORTZEN jarrai dezan Donostian.

5642€
87.067901234568
Helburua: 6.480 €

centros de Matia Fundazioa

Altuerako topaketak Alex Txikonekin

Arnasa hartu. Zeure burua gainditu. Igo. Natura. Elkarbanatu. Osasuna. Behatu. Pazientzia. Irmotasuna.

Eta zuri, zer ematen dizu mendiak?