Jokaldiaren luzapena

Partidoko lehen zatia izan genuen: "Gogoratzen duzu jokaldi hura?". Bigarren zatia baita ere: "Oroitzapenak entrenatzen". Eta orain prorrogaren garaia da! Iada 12 jokalari prest ditugu Argixaon beraien hoberena emateko.

Bukatuta
88
Emaile
3600€
100
Helburua 3.600€

Esperientzia onak errepikatu behar dira. Eta futbola beti da aitzaki on bat, baina memoria aktibatzeko eta oroitzapen onak gogoratzeko denean, oraindik eta hobea. Taldean partehartuko duten pertsona ezberdinei batzuetan gogoratzea kostaten zaie, besteetan inguruarekin konektatzea, hitz egiteko eta adierazteko hitzak faltan batzuetan… Baina futbola maitatzen duten pertsonak dira, bizi istorioan loturak dituztenak futbolarekin, oroitzapenak eta bizipen positiboak. Irribarrea eta ongizatea aktibatzen duten oroitzapenak, beste garai batzuetara eramanaz, beste toki batzuetara, beste bizipenetara…

Aurrekontu hau behar dugu aurrera eramateko alde batetik tailerra Espainiako Futbolari Ohien Elkarteen Federazioaren eta Real Sociedadeko Jokalari Ohien Elkartearekin egten dena astero 12 saioetan. Eta bestalde garraioa, bi irteera egiteko Argixaotik (Zumarraga) Zubietara eta Anoetara, gako diren tokiak Gipuzkoako futbolean.

Laguntzen aurrera eramaten liga amaitu baino lehen?

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Lortu dugu!!! Eta bildu gara Argixaon FEAFV eta Mitxel eta Bixiorekin, aurreko programetan bezala, bide eta abentura honetan lagunduko digutenak dira eta.

Irailaren 20an hasiko gara eta joango gara kontatzen eta TALDEA aurkezten!

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Matia Fundazioa

Amonaren ipuina

Argi dago haurrak etorkizuna direla eta orainetik ikasten dutela. Adineko pertsonek esperientzia asko bizitu dituzte beraien bizi istorioan, jakinduria, ingurua, historia, kultura... eta helburu ezberdinekin: 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat ipuin bat sortu nahi dugu.

2440€
76.25
Helburua: 3.200 €

Matiako Danborrada Solidarioa

Gustatzen zaizu danborrada? Gurea den festa bat da, Donostiarrena, Gipuzkoarrena, guztiona... Eta GUZTIONA egin dezakegu? Partehartzeaz gain, esanguratsua den pertsonak gonbidatu ditzazkegu?