Kultura bir-sortzen: nere arreoa, gure legatua

Kultura bir-sortzen adineko pertsonei zuzenduriko proiektua bat da, non tailerren bitartez, gure kultura ondarearen eta memoria historikoaren zati batzuk errekuperatzea bilatzen dugun. Horrekin legatu bat sortu nahi dugu eta era berean parte hartzen duten adinekoen memoria landu eta autoestima hobetu.

Proiektu hau hiriko bi agente kulturalen kolaboraziotik sortzen da: Sara Galan (La niña Bonita- Sortze Espazioa), eta Oihane Pardo (Amarenak).

 

Bukatuta
72
Emaile
2572€
102.88
Helburua 2.500€

Kultura bir-sortzen adineko pertsonei zuzenduriko proiektua bat da, non tailerren bitartez, gure kultura ondarearen eta memoria historikoaren zati batzuk errekuperatzea bilatzen dugun. Horrekin legatu bat sortu nahi dugu eta era berean parte hartzen duten adinekoen memoria landu eta autoestima hobetu.

Aukeratutako gaia arreoa da, mahai-zapi eta oheko arropa bezelako elementuetan zentratuz.

Proiektu honen bitartez sustatu nahi ditugun helburuetako batzuk honako hauek dira: pertsonen anekdotan bitartez oroitzapen historikoak errekuperatu, memoria landu, beraien esperientzien bitartez ezagutzari balorea eman, autoerrealizazioa, adinekoen memoria eta jakinduriaren balorearen kontzientzia sortu, eta euskal ohitura eta tradizioak eta esanahiak errekuperatu.

ARREOA emakume batek ezkontzeko garaian bere etxe berriari egiten zion etxeko gauzen ekarpena da. Arreo honen ehunkiak etxeko emakumeek eskuz egiten zituzten (oheko arropak, mahai zapiak…), ama, ahizpak edo ezkongaiak berak egindakoak ziren, opari gisa bere familia eta etxe berria sortzeko. Arreoa LEGATU bat zen berez, belaunaldiz belaunaldi pasatzen ziren gauzak ziren, non emakumeek egindako artisau lanik hoberenak izaten ziren, maitasunez egindakoak. Noski, istorio asko daude honi lotuak, eta horregatik aukeratu dugu gai hau “memoria aktibatzaile” gisa proiektu honetan. Objektuen baloreaz gain, beste balore batzuk islatzen ditu honek: talde lana, belaunaldi artekoa, eta horren gutxi baloratu izan diren emakumeen lanak. Baina noski, proiektu honetan emakumezkoak eta gizonezkoak parte-hartuko dute berdintasun osoz.

 

ESTRUKTURA

Guztira proiektuaren iraupena ia bi hilabetekoa litzateke, asteroko sesio eta tailerrekin. Estruktura honakoa litzateke:

Sarrera: jardunaldi honetan arreoaren inguruan gogoratu eta elkarbanatuko dugu gidoi eta galderen bitartez.

Garapena: tailer formatua izango du, eta taldean, monitoreak gidatua, sormenez islatuko dira oroitzapenak. Ehungintzari lotutako teknikak landuko dira: estanpatzea, brodatzea… baina noski parte-hartzaileek oroitzen dituzten beste teknika batzuk landuko dira, akaso ahaztear dauden teknikak… Honek parte-hartzaileen autoestima, aitortza eta memoria kontserbazioa sustatuko du, norbanakoarena eta ondarearena.

Bukaera: tailerren bukaera izango da, egindakoaren lana azaleratzen eta ikusgai bihurtzen duen festa edo erakusketa moduan.

HANDMADE PARTY: Proiektua ezagutzera emateko eta finantziazio zati bat lortzeko asmoz, Amarenak eta La Niña Bonitak antolatu zuten Martxoaren 3an ospatu genuen Hand Made Party bat, tailer solidario bat. Hemen ikusi dezakezute albistea eta zein ederki pasatu genuen. Irabaziak 285€ izan ziren eta proiektuari bultzadatxo bat ematen dio. Baina zuk baita ere ahal duzu lagundu...

AURREKO MANTALAK EMATEAREKIN OPARI: ekimena bultzatu nahi baduzu, honako hau planteatzen dizugu: egin 20€ko emate bat Kutxabankeko kontuan (ES06 2095 5206 03 1060049466, jarri MatiaZaleak eta izen-abizenak) eta idatzi info@matiazaleak.net-era aurreko mantal bat bidali ahal izateko opari gisa. Parte-hartzeko era politta da eta ekimenaren sustatzaileek egindako mantal polit bat jasoko duzu. Hemen argazki pare bat ikusteko zein politak diren!

KUTXA FUNDAZIOA: proiektu hau Kutxak 2017an gizarte eta kultura-proiektuei laguntzak emateko egindako deialdira aurkeztu genuen 2017ko Abenduan, eta ilusioz kontatzen dizuegu 1500€ eman dizkigula aurrera eraman ahal izateko. Iada gertuago gaude lortzetik!

TAILER SOLIDARIOA - TXAKOLINAREN MOLDAKORTASUNA: Lluch Wine & Gastronomy eta Hiruztari esker, gaur, Irailaren 8a, tailer solidario bat egin dugu, non disfrutatu eta ikasi egin dugun txakolinaren moldakortasunaren inguruan. Hiruztan etxean bezala egon gara, upategira bisita eta historiaren errepasoa egina. ETa MAria Lluchen eskutik disfrutatu eta barre egin dugu, eta noski, ikasi. Partehartzaile guztiei esker... 26... 405 € bildu ditugu... beraz.... LORTUTA!!!!!!

Martxan jarri gaitezke iada!!!

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Urriaren 2an martxan jarri ginen, astero Oihane eta sara gerturatuaz tailerretara. Lehen saioa hitz egitekoa izan zen, elakr ezagutu, gogoratu, ohiturak, familiak, gaztaroa, kultura, ezkontza, heziketa... norbanakoaren esperientziak eta elkarbanatutako oroitzapenak. 

Hurrengo asteetan elementu batekin lanean hasi ginen, hitz egiteko aitzaki bezala balio zuen elementu batekin. Kutxa aukeratu zen, aintzina familiek beraien baliozko gauzak gordetzen zituzten kutzetan

Teknika ezberdinak erabiltzen, partehartzaile bakoitzak bere kaja pertsonala dekoratu du. 10 emakumek partehartu dute eta askok euskal arreoa dekoratzen zen brodatuekin.

Gertatu dena da kutxak egiten genituen bitartean hizketan egiten genuela, bizitzako gauza garrantzitsuez, familien oroitzapenez...

Sesioak bukatu dira eta orain erakusketa dugu Berminghamen montatuta, non partehartzeileaketa kutxak ikusi daitezkeen.

Ondoren bildu egiongo ditugu kutxak oparitarako, eta beraiek aukeratu diten pertsona /familiartekoari oparituko diete, arreoarekin egiten zen bezala...

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Matia Fundazioa

Elkartasun doinuz

Kasu honetan Orona Fundazioak aukera paregabea eskainiko digu, sentitu, oroitu eta disfrutatzeko aukera. Izan ere… musikak beste egoera batera eramaten gaitu

Bermingham Egoitza

Natura ere gure ETXEAren zati bat da

Zure bizitza naturarekin kontakturik izan gabe imaginatzen duzu? Berminghamen terraza bat eraikitzen ari gara, espazio ezberdinekin eta terapeutikoak, GUZTIONTZAT den tokia, estimulantea eta atsegina. Nahi duzu ezagutu?

200000€
85.106382978723
Helburua: 235.000 €