Matiako Danborrada Solidarioa

Gustatzen zaizu danborrada? Gurea den festa bat da, Donostiarrena, Gipuzkoarrena, guztiona... Eta GUZTIONA egin dezakegu? Partehartzeaz gain, esanguratsua den pertsonak gonbidatu ditzazkegu?

Hau ekimen berria da: Matiako danborrada bat sortu dugu San Sebastian Egunerako (Urtarrilak 20), non MatiaZale pertsonak (boluntarioak, familiartekoak, egoileak, langileak...) horrelako ospetsua den eta sentimenduak pizten dituen festa bizi dezakegun, barnetik. Baina garrantzitsuena da traje solidarioen bitartez, Matian bizi diren eta beraientzat esanguratsua den pertsona batzuk, partehartu ahalko dutela. Ekintza integratzaile bat izango da, aukerak ematea eta ametsak betetzea bilatzen duena.

Parte hartu nahi baduzu, eta beste batzuk disfrutatzea baita ere nahi baduzu, oraindik garaiz zabiltza. Jarri gurekin harremanetan eta informatuko zaitugu. Ezin baduzu parte hartu, erakunde bat zara, enpresa bat... beste era asko daude kolaboratzeko. 

Danborrada 2019ko Urtarrilaren 20ean goizean izango da, irteera Matiako Bermingham egoitzatik eta Benta Berri ingurura joango gara 3 ordu t´erdiz, eguerdirarte. 

Trajeak sortu ditugu, ensaioak… egun polit hau GUZTIEK gozatu ahal izateko.

Proiektuaren egoera: Bukatuta

2019ko Urtarrilaren 20ean goizeko 10:30etan lehen aldiz abiatu zen Matiako Tanborrada Solidarioa. Nahiz eta irteera ordu ofiziala hori izan, urduritasunak eta prestakuntzak askoz lehenago hasi ziren, baina 10:30etan jarri ginen abian San Sebastian Martxarekin gure Bermingham zentroan. Partehartzaileen emozioak eta laguntzen zigutenenak, nabariak ziren. Momentu polita guztiek disfrutatu ahal izan genuena. Emozio malkoak eta dantzak Sarriegiren musikarekin.

Ondoren IZA zentrora eta Rezola zentroetara joan ginen, festa guztiei gerturatzeko asmoz Antiguoko auzora joan aurretik.

Ibilbidearen bitartean, jarraitzen ziguten pertsona askorekin gozatu ahal izan genuen, festa bizitzen duten pertsonak eta danborradaren, taldearen, besteei apoiatzearen, integrazioaren, aukerak ematearen eta besteekiko begirunearen baloreetaz konsziente egiten ziren pertsonak.

Taldean partehartzen zuten pertsona ezberdinek, mugikortasun murriztuarekin, muga ezberdinak, zaintzeko beharrekin… baina dena pertsona hoiei nola begiratzen zaien da, zeren eta posible da beste edonork baino behar gehiagorik ez izatea. Laguntzeko keinuak etengabekoak ziren, euritik babesteko, hotza sentitzerakoan besarkada bat, salda goxo bat eskeini gorputza berotzeko, dantzan egin elkarrekin, elkarrizketan barneratu…

CWA Donostiaren apoioari esker Rezolan bizi diren pertsona batzuk tanborradari jarraika joan ahal izan ziren boluntarioek gidatzen zituzten trizikloei esker. Argazkietan ikus dezakezue.

Eskertza luzatu hemendik David de Jorge, Zumaiko Jakintza Berri Kultur Elkartea, Urdanbor,  Urnietako Udala, Tripontxi, Teresatxo Taberna, Nagusilan, CWA Donostia, Itziar, Javi, Paola, Leo, Iñaki, Iban, Igor, Rakel, Kristina, Jabi, Gorka, Edurne, Asier, Lorena, Nerea, Susana, Maider, Ana, Lorena, Elena, Aitziber…. Eta ezin jarraitu baina guztiek eta gehiagok apoiatu dute, artehartu dute, eta hau sortzen kagundu dute eta lortu dugu danborrada berri eta ezberdin bat sortzea, urte asko aurretik dituena aukerak eman eta gauza esanguratsuak egin ahal izateko.

 

2020 urte honetan, gure bigarren irteera izan dugu. Handitu gara, pertsona kantitatean, esperientzian eta solidaritatean. Aurtengo honetan 7 pertsona (traje solidario) izan ditugu taldean (eta guztira 82 batu gara), zeintzuk beraien inguru eta Nagusilan eta Adinkideren boluntarioen laguntzarekin, danborradaz gozatu dute era integratzaile eta berdintasunez.

Adibidez Amaia izan dugu gurekin, zein duela 40 urte gutxi gora behera, lehenengo emakumetarikoa izan zen partehartzen tanborradan. Milesker Pili laguntzeagatik!

Edo Lupe, gazteetan kantinera bezela partehartutakoa. Festa giroa gustoko du Lupek! Milesker Ana Belen, berekin egoteagatik!

Edo Clement, Franc eta Nicola, Hasparrenen bizi diren hiru gazte, tanbor hotsa beraien parte dena. Tarteko kilometroak ez dira muga bat izan, eta hizkuntza ezta ere.

Edo Jon, herriko festetan danborra eskuartean ibilitakoa beti ere.

Edo Xabi, festan murgiltzeko aukerarik ez zuena izan orain arte.

Beraien ametsa bete ahal izan dugu, eta egun batez, goiz batez, ez zegoen nekerik, ez hotzik, ez goserik... Ilusioz beteak eta ondorengo egunetan bizipenak pozteko aitzaki bihurtu direnak.

2021 urtea ezberdina izan da: pandemia giroan tanborrada ezin izan da atera, beraz, taldekideek bideo hau osatu dugu guztion artean ospatu ahal izateko.

2022: aurtengo honetan azkenean ezin izan dugu ospatu, pandemiaren eraginagatik...

2023: hau izan da berriro ere martxan jartzeko urtea. Gogoz eta ilusioz beteta, berriro ere atera gara kalera dotore jantzita eta danbor eta kupel hotsarekin jendea eta ingurua animatzen, eta ametsak betetzen. Aurtengoan ere kide berriak batu zaizkigu. Eta 4 pertsona izan ditugu gure artean, tanborradarekin lotura berezia dutenak eta ilusio ikaragarria egiten dienak partehartzea. Adinkide bezalako elkarteen laguntza izan dugu.

Hurrengo urteari begira iada hasi gara hobekuntzak planteatzen eta inguruan baldin baduzue norbait parte hartu nahi duena, edo traje solidario bezela gurekin egon daitekeena, zalantzarik ez izan eta idatzi: matiazaleak@matiafundazioa.eus.

 

Oraindik garaiz zabiltza partehartzeko, emate bat egiteko... edo era ezberdinetan kolaboratzeko. Zer bururatzen zaizu? Deitu!

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Lamourous

EUSKALDUNEATZEN: tradizioetan barrena bidai bat

EUSKARA gure tradizioetan presente, gure kulturaren oinarri. Euskara zentro jarrita, bidai ezberdinak egiteko asmoa dugu, gure tradizioetara gerturatuaz.

7215€
100.20833333333
Helburua: 7.200 €

Iza - Matia Fundazioa

Lehio ireki bat

Bizi, partekatu, deskantsatu, zaindu eta babesten garen espazioak, gure ongizaterako gako dira. Gure bizi-kalitatean eragin zuzena dute.

5000€
100
Helburua: 5.000 €