Nere lagun bakardadearentzat postalak

Nork ez du oporretan dagoelarik postal bat bidali faltan sentitzen duen pertsona bati? Zer idazten zenuen? Bakartasunean sentitzen zinen?

Bukatuta
3
Emaile
3200€
100
Helburua 3.200€

Nori ez zaio irribarre bat sortu aurpegian postontzia ireki eta egun horretan iragarkiak eta karguak jasotzeaz gain beste zeozer ere jaso dezunean? Postal bat, gogorarazten diguna garrantzitsuak garela beste pertsona batentzat, norbait gurekin oroitu dela.

Bada postalik jasotzen ez duena. Bada nori bidali ez dakiena. Bada bildatzen zituena, baina urteen poderioz, ohitura galdu duena. Bada gustoko duena jasotzea, baina nagikeriagatik ezu duena idazten bueltan berea...

Posta elektroniko, whatsapp, azkartasunaren, iragankor, berehalakotasun garai honetan, MatiaZaleaketik horrelako berezi jotzen dugun komunikabide baten alde egin nahi dugu kasu honetan, erromantiko eta berezi diren postalen alde. Era bakun batean adierazten du: "ez nago hor, baina zurekon oroitu naiz". Hitz hauek bakardadea dugun momentuetan lagundu ahal gaituzte.

Gure etxe hau "Nere lagun bakardadearentzat postalez" betetzera gonbidatzen zaituztegu. Postal hauek BAKARDADEARI BEGIRA argazki lehiaketako argazki irabazleekin diseinatu ditugu, udara honetan abian jarritako lehiaketa kolaboratzaileei esker: Gipuzkoako Argazkilari Elkartea eta Canon Business Center Gipuzkoa. Honen bitartez bakardadea bizitzeko era ezberdinen argazkiak bidali dizkigute, jende askoren begiradak jasoaz. Gustoko ez dugun bakardadea. Jendez inguraturik gaudeneko bakardadea. Onartutako bakardadea. Bilatutako bakardadea...

Elkarte kolaboratzaileei esker, Gipuzkoa guztitik postalen banaketa doainekoa egiten ari gara. Postal hauek bi zatitan banaturik daude: goiko aldean argakiza eta ez deseatutako bakardeari aurre egiten dioten kolaboratzaileen logoak azaltzen dira. Eta behekaldean mezu bat idazteko tokia dute. Bakardadearen inguruan sentitzen dugunaren hausnarketa bat izan daiteke, bakarrik sentitzen den norbaitentzako mezu bat, elkarbanatu nahiko genukeen mezu bat, bakardadearekin bizitzeko ikaskuntza bat... Argazkian inspiratu gaitezke, edo aurkitzen garen momentuan, edo gai honekiko gizarteari opa dioguna. 

Postala Matia Fundaziora bidali ahal da, edo Gipuzkoatik uzten arai garen postontzietan sartu.Hemen sakatzen ikus dezakezue lista, postontziak non dauden (pixkanaka handitzen ari da lista hau, distribuzioa egiten goazen heinean).

Lagunduko? Zabalkundean lagundu nahi? Ezagutzera eman? Erlazionatutako ekintzarik antolatu? Zure enpresa edo erakunderako postontzi bat nahi?  Zure eskolarako postontzi bat?

Animatu zugandik gertu dagoen postal bat bilatzen eta mezu bat bidaltzen, edo deskargatu hemendik postal bat eta biladiguzu.

Descarga aquí la postal 1

Descarga aquí la postal 2

Descarga aquí la postal 3

Descarga aquí la postal 4

Descarga aquí la postal 5

Descarga aquí la postal 6

Descarga aquí la postal 7

Descarga aquí la postal 8

Descarga aquí la postal 9

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Denbora pasa da eta bitartean gure postalak eta buzoiak toki ezberdinetan egon dira, prest jendearen hausnarketa jasotzeko. Eta iada jaso ditugu gehienak.

Oso pozik gaude zeren eta 800 postal baina gehiago bildu ditugu!

Aberasgarria da irakurtzea, zeren eta nahiz eta gutxi batzuetan mezua errepikatzen den, aniztasun handia dago. Izan ere, Matia Institutoak egindago BAKARDADEAK ikerketan azaltzen den bezala, adinekoengan bakardadeak ez du interpretazio eta definizio bakarra, oso anitza da eta era ezberdinetan ulertu eta bizitzen da.

Era asko bururatzen zaizkigu bildutakoa zabaldu eta taldean hausnartzeko, baina momentuz, guztion eskura jarri nahi izan ditugu. Horregatik, digitalizatu, bildu eta argitalpen digital batean dituzue eskura , hementxe bertan. Honela, originaltasuna mantentzen da, eskuz idatziak daude, karakterra eta zentzua ematen diote. Batzuk irudi ederrak dituzte, bakardadea irudikatzen dutenak.

Espero dugu disfrutatzea.

 

Laster bigarren kapituloa... kontatuko dizuegu gehiago...

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

centros de Matia Fundazioa

COVID garaiko bizipenak, elkarbanatuko ditugu?

Birusak eta pandemiak sentimendu asko uzten dizkigu. Adierazi egingo ditugu eta edizio digital bat geratuko zaigu guztien historiarako

5640€
43.162164230504
Helburua: 13.067 €

Dantza espresiobide bezala

422€
21.1
Helburua: 2.000 €