Oroitzapenak entrenatzen

Entzun dezue noizbait erreminiszentzia hitza? Oroitzapenak eta memorian oinarritzen da, eta horixe landuko dugu, oroitzeak eragiten dizkigun gauza positiboekin. Hau guztia kolaboratzaile berezi batzuekin eta oinarri bezela futbola erabiliaz.

Memoria gauza kurioso bat da eta miresgarria. Oroitzeak ongizate sentsazioa eragiten du, eta are eta gehiago gure bizian garrantzitsuak eta atseginak izan diren gauzekin, futbola den bezala Mª Ángeles, Eusebio, Benito, Koldo, Jesus, Joaquin, Julio eta Emilioren bizian.

Eta, beraz, berriro errepikatzen dugu Rezola zentroan izan genuen esperientzia ederra.

Espainiako Futbolari Oihen Elkarteen Federazioak, Real Sociedad Fundazioak eta Real Sociedadeko Beteranoen Elkarteek MatiaZaleekin kolaboratzen dute futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerra errepikatu ahal izateko.

Taldean egiten diren asteroko 12 sesio dira, eta Martxoaren 28an hasi dira, non Matia Fundazioko Otezuri zentroan (Zumaia) bizi diren 8 pertsonek parte-hartzen dute, futbolarekin lotura izan dutenak eta zale amorratuak izan direnak. Beraien buruan gordetzen dituzten oroitzapenak aktibatu, espresatu eta sentitzea nahi dugu, horrek positiboki sentiarazteko. Sesio hauek Mitxel Loinaz, Andoni Ayarza eta Bixio Gorriz bezelako jokalari-ohiak zuzendutakoak izango dira, eta mito izan diren jokalari-ohien bisitak jasoko dituzte. Bi irteera baita ere egingo dira Zubieta eta Anoetara.

 Andoni eta Mitxelek egiten dituzten galderak lehen sesio honetan, gogoratu, barre egin eta elkar lehiatzeko: Mundiala irabaztean, zer jartzen dute kamisetan?, zein da izar gehiago dituen selekzioa?, Real Sociedaden lehen zelaia?, nor da jokalari hau?, eta beste hau zein taldeetan egon zen?... eta nola erantzun eta gogoratzen diren! Kuriosoa eta atsegina. Giro polita sortzen da.

Eta lehen sesioa bukatu da, orduak azkar pasa dira... eta azken ariketa: PORRA! zein izango da Eibar-Real Sociedad partidoko emaitza?

 

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Ekainaren 13an programaren azken eguna da. Aste hauetan zehar Mitxel eta Bixio, profesional ikaragarriak baina pertsona bezala hare eta handiagoak direnak, astero etorri dira Otezurira, taldearekin beraien oroitzapenak gogoratzeko, beraien esperientziak... Koldok Zarautzeko futbolarekin duen lotura eta afizioaren inguruan interesatzen; Mª Angelesek zuen tabernan nola gozatzen zuten futbolarekin eta zein zen bere ereserki gustokoena galdetuaz; Eusebiok nola lortu zuen denboraldiko pitxitxi garaikurra... eta honela partehartu duten pertsona guztiekin, eta guztiok irribarre bat zutela aurpegian gogoratu eta hizketa egiten zutenean.

Anoetara joan ahal izan gara, estadioa ikusi eta egiten ari diren lanak ikusi ditugu. Zubietara baita ere, entrenamendu bat ikustera eta gainera Joaquinen urtebetetze egunean bertan!

Agustin Aranzabalen bisita izan dugu, futboleko mito den heinean. Juan Mª Zorriquetak baita eta lagundu gaitu.

Zenbat bisita, zenbat oroitzapen eta ilusio! Zenbat istorio! Zenbat iribarre eta algara! Izan ere futbolak, eta harek dituen gauza onak... ez dute adinik!

Mila esker apoiatzen ibili zareten guztioi eta programa hau ahalbidetu duen orori, hainbeste ongizate eragin duena.

 

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Matiako Danborrada Solidarioa

Gustatzen zaizu danborrada? Gurea den festa bat da, Donostiarrena, Gipuzkoarrena, guztiona... Eta GUZTIONA egin dezakegu? Partehartzeaz gain, esanguratsua den pertsonak gonbidatu ditzazkegu?

Bermingham Egoitza

Natura ere gure ETXEAren zati bat da

Zure bizitza naturarekin kontakturik izan gabe imaginatzen duzu? Berminghamen terraza bat eraikitzen ari gara, espazio ezberdinekin eta terapeutikoak, GUZTIONTZAT den tokia, estimulantea eta atsegina. Nahi duzu ezagutu?

200000€
85.106382978723
Helburua: 235.000 €