Oztoporik gabeko terapia: plis plas, uretara!

Aniztasun funtzionala duten pertsonengan kirolak eta urak dituen onurak eta gizartean integrazioak proiektu honen ardatz nagusiak dira.

Ekimen honen helburua IZAn bizi diren pertsonk, aniztasun funtzionala dutenak, hidrozinesiterapiaren onurak eduki ahal izatea da.

Bukatuta
1
Emaile
5000€
100
Helburua 5.000€

Hidrozinesiterapia, edo ur barruan egiten den terapia, teknika hoberenetakoa da egoera fisikoa errekuperatu edo mantentzeko, inguru atsegin, bare eta lasai batean eta norbanakoari zuzendua espreski.

Helburu nagusiak ondorengoak dira:

  • Hidroterapiak ematen dituen onura fisikoak lortu.
  • Komunitatean integrazioa: oztopo ekonomiko, fisiko eta perstonalak gainditu, normaltasunez eginez igerilekura irteera.
  • Autoestimaren hobetzea eta emozioak sustartu.

Programa Hegalaken burutuko da astero. Hegalakeko fisioterapeuta batek gidatutako sesioak izango dira. Eta IZAko partehartzaileak fisioterapeuta eta auxiliarren laguntzarekin egongo dira, beharrei aurre egiteko eta norbanakoaren helburu pertsonalak gidatu ahal izateko. Bertaraino taxi egokituan joango dira.

Guztira 21 pertsonak partehartuko dute eta hasiera Irailaren 7an izango da. Joango gara kontatzen nola doan eta zer eragiten duen.

Programa hau GRUPO EASO MOTORen emateari esker burutuko da, eta La Caixa Obra Social eta Caixabank Consumer Financeren apoioari esker izan da.

Proiektuaren egoera: Abian

Irailaren 7an egin genuen gure lehen sesioa Hegalaken. Lehen talde honetan 5 pertsonek parte hartzen dute, istorio ezberdin, esperientziak eta osasun egoera ezberdinekin. Kontatzerik badugu pertsona bat sekula igerileku batean egon gabe zegoela, nahiz eta igeri egiten ederki jakin. Beste pertsona bat urte askotan uretan murgildu gabe zegoen. Eta ariketa fisikoa egin ahal izatea fisioterapeuta baten gidaripean... luxu bat da! Egokitutako aktibitateak, gorputza mugitu, eta grabitate gutxi sentiarazten duen giro batean.

Hona hemen argazki batzuk, eta pixkanaka kontatuko dizkizuegu gauza gehiago.

Abenduan iada osatu ditugu bigarren taldeko saioak baita ere (4 talde dira guztira) Hemen argazki berri batzuk.

Abendu bukaera aldetik, Easo Politeknikoko Menpekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta Moduloko ikasleak taldeari apoiatzen ari dira, eta txandakatzen dira ostiralero bi ikasle etorri ahal izateko aldageletan eta uretan taldeari laguntzeko, elkarrekin ikasi eta ariketak modu pertsonalagoan egin ahal izateko. Esperientzia positiboa da bi aldeentzat, elkarlanean, eta hemendik gure eskertza Easo Politeknikoari proiektu ezberdinetan ematen duen laguntzagatik.

Baita ere gerturatu nahi genizuen partehartzaile baten istorioa, zeinek hanturazko gaixotasun batengatik ohean egon zen denbora asko. Aurretik apoioko laguntza batekin oinez ibiltzeko gai zen. Fisioterapeuta eta terapeuta okupazionalarekin egindako lanari esker mugikortasuna irabazten joan da baina badira iada bi urte oinez ibiltzeko gai ez dela. Hidrocinesiterapiako lehen saioan uraren barnean oinez ibiltzeko gai izan zen. Zergatik? Uraren onura garrantzitsuenetako bat pisuak arintzea da, eta beraz, mugikortasuna errazten eta uretatik kanpo egin ez daitezken mugimenduak baimentzen. Zenbat eta gehiago murgildu gorputza uretan, artikulazioetan inpaktua murrizten da, eta batez ere beheko gorputz-adarretan. Bizkar-hezurraren kasuan baita ere deskarga handi bat dago. Horregatik izan du posible ibiltzea eta ezin sinetsi zebilen. Bere asetasuna eta zoriontasuna ikaragarria izan zen.

Horrelako istorioak horrelako programei esker dira, pertsonaren ongizatea bilatzen duena.

 

LORTUTA ETA MARTXAN

MILA ESKER

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Matia Fundazioa

Amonaren ipuina

Argi dago haurrak etorkizuna direla eta orainetik ikasten dutela. Adineko pertsonek esperientzia asko bizitu dituzte beraien bizi istorioan, jakinduria, ingurua, historia, kultura... eta helburu ezberdinekin: 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat ipuin bat sortu nahi dugu.

2420€
75.625
Helburua: 3.200 €

Argixao

Jokaldiaren luzapena

Partidoko lehen zatia izan genuen: "Gogoratzen duzu jokaldi hura?". Bigarren zatia baita ere: "Oroitzapenak entrenatzen". Eta orain prorrogaren garaia da! Iada 12 jokalari prest ditugu Argixaon beraien hoberena emateko.

2098€
58.277777777778
Helburua: 3.600 €