Zer da MatiaZaleak?

Matia Fundazioaren asmoarekin bat egin eta asmo horretan laguntzen dugun pertsona guztiak gara MatiaZaleak.

«Pertsonei zahartze prozesuan zehar laguntzea, haien ongizatea hobetzeko eta haien autonomia eta duintasuna sustatuko dituzten ezagutza eta zerbitzu pertsonalizatuak sortzeko

Matia Fundazioak sortu eta sustatzen du ekimena, adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonen errealitatearen inguruan gizartea sentsibilizatzeko eta haien autonomia, duintasuna eta nortasuna sustatzeko. Horregatik, hona hemen MatiaZaleak elkartearen inguruan Matia Fundazioak jorratu nahi dituen helburuak:

  • MatiaZaleen sarea sortzea eta sare horren aintzatespena lortzea
  • Gizartea adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonen errealitatearen inguruan sentsibilizatzea eta haien autonomia, duintasuna eta pertsonalizazioa sustatzea.
  • Adinekoek eta desgaitasunen bat duten pertsonek estali gabe dituzten beharrak identifikatzea eta asetzea, MatiaZaleen elkarteen bidez nahiz Gipuzkoako gizarte osoa mugiaraziz.

Zer egiten dugu?

Gipuzkoako gizartearekiko konpromisoa sustatu nahi dugu, adinekoek eta desgaitasunen bat duten pertsonek bete gabe dituzten beharrei erantzuteko asmoz. Ildo berean, Matia Fundazioaren laguntza sareko elkarte eta erakundeen eta Gipuzkoako gizarte osoaren beharrak ere bete nahi ditugu.

Sistemaren bidez estaltzeko aukerarik ez dutenean, beraien ametsak betetzen eta esparru horietan antzemandako beharrak eta gabeziak estaltzen ahalegintzen gara.

Zer dakar parte hartzeak?

Zahartzea eta desgaitasuna agerian jarriz eta horren berri emanez, pertsonen ongizatea eta bizitza hobetzeko lan egiten duen laguntza mugimendu bateko kide izatea.

Zahartzearen eta desgaitasunaren esparruan dagoeneko lankide ditugun erakundeen sarean beste erakunde batzuk sartzen laguntzea.

Zahartzearen eta desgaitasunaren alorreko jardueretan (hitzaldietan, foroetan, prestakuntza ikastaroetan, lantegietan…) parte hartzea eta horien inguruko informazioa jasotzea. Gure lurraldearen hobekuntza sozialean laguntzea, gure gizarte errealitatearen funtsezko esparru batean arituz.

Nor da MatiaZalea?

Helburu horren inguruan bildu garen guztiok gara MatiaZaleak, betiere jakinik laguntzeko modu asko daudela.

Zure ekarpenak zerga onurak eskuratzeko eskubidea ematen dizu

Pertsona fisikoa bazara, zure ekarpenak zergak arinduko dizkizu hurrengo errenta aitorpenean.

Dohaintzaren ziurtagiria bidaliko dizugu horretarako.

MatiaZaleak de honor

2017
Aquarium Donostia-San Sebastián
2016
Luis Chillida
2015
David de Jorge
2015
Martin Berasategi