Albisteak

2024ko danborrada antolatzen ari gara. Izen-ematea irekita

Asteazkena, Azaroa 22, 2023

2024ko MatiaZaleak danborradan izena emateko epea zabalik dago.

Parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu elektroniko bat matiazaleak@matia.eus helbidera informazio osagarria eskatzeko.

Epea abenduak 4 arte egongo da irekita.

Elkartasunezko danborrada bat, jaieguna eta gozamena izateaz gain, kideen konpromisoari esker, aukera ematen diena adineko pertsona eta aniztasun funtzionala duten pertsona askori Donostiako egun garrantzitsuenetako batean komunitatean parte hartzeko.