Albisteak

Jakintza Ikastetxeko LH5eko haurrak aiton-amonekin solasean

Asteazkena, Azaroa 8, 2017

Belaunaldi arteko programek Matia Fundazioan duten hedadura handia da. Ikastetxe askorekin dihardugu lanean Matiako zentro guztietan, eta ikastetxe asko iada MatiaZale dira! Programa hauek dituzten onurak asko dira, eta hauen bitartez ere lantzen dugu gure gizarteko gaztetxoak adineko pertsonen errealitatea ezagutzea eta estereotipoak gainditzea, elkar ezagutzea, bakardadeari aurre egitea...

Adibide bezala, atzoko esperientziaren berri eman nahi dizuegu. Donostiako Jakintza ikastolako LH5eko ikasleak Matiako Bermingham eguneko zentroko eta Rezola egoitzako 4 pertsonekin egon ziren, langileak eta irakasleak medio. Solasaldi honetan 10 urteko gaztetxoek txandaka galderak egiten zizkieten: nola bizi zara Matian? zergatik etorri zinen? zer egiten duzue? lagunak dituzue hemendik kanpora? zer moduz moldatzen zarete teknologia berriekin? Algarak eta emozioak medio, arratsalde ederra pasa genuen. Laster itzuliko direlakoan...