Albisteak

Lagunkiro eta Matiak kolaborazio akordioa sinatzen dugu

Ostirala, Maiatza 12, 2023

Matian boluntariotza oso lan garrantzitsua da, laguntzen diegun pertsonek jarduerak, harremanak, bizi-proiektuak... gauzatu eta anplifikatu ahal izan ditzaten. Eta beste aldetik, boluntariotzan aritzen diren pertsonen funtzioa, gogobetetzea eta ikaskuntzak ere aberasgarriak dira.

Alde horretatik, Lagunkirok boluntariotza sustatzen du adinekoekin Ordizian, eta herri berean eguneko zentroan laguntzen digute hainbat jardueratan, duela urte askotatik hona.

Horren ondorioz, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu, loturak estutzeko, jarduera sendotzeko eta hautematen diren premiei erantzun bateratua emateko.

Isidro Benitez Lagunkiroko arduradunak eta Maider Azurmendi Matiako Etxe eta Komunitateko Arretako zuzendariak sinatu dute akordioa, Nerea Calvillo Ordiziako eguneko zentroko eta etxez-etxeko laguntzako koordinatzailearekin batera.