GUAU momentuen alde

Animaliekin eta txakurrekin kontaktua oso baikorra da. Gure sentimenduak eraldatzen dira, baikorrago bihurtzen dira eta honek eragina du gure osasunean eta gure ongizatean. Hori da MatiaZaleak bilatzen ari dena, eta horregatik proposatzen dizuegu honako hau:

Bukatuta
392
Emaile
9246€
184.92
Helburua 5.000€

Fraisoro zentroan, non 88 pertsona bizi diren, txakurrekin terapia tailerrak burutu nahi ditugu.

Terapian txakurrak herramienta dira helburu batzuk lortzeko, adibidez: memoria estimulatu, kontzentrazioa, gaitasun sozialak garatu, motrizitatea, sentimenduak espresatzeko bidea...

Egoera ezberdinetan aurkitzen diren pertsonentzako baliozko terapia da eta hori dugu helburu, talde ezberdin eta askotara iristea eta zentroan bizi diren ahal diren pertsona gehien izatea onuradun ekintza honekin, animalien kontaktuaren onuradun izan daitezkeen pertsonak neurri ezberdinetan.

Baina ez bakarrik hori: pertsona hauen ongizateak beraien familia, ingurugiro eta langileengan ere onurak ditu.

Sesioak asterokoak izango lirateke, talde ezberdinekin, eta urte guzti batean zehar.

Honetarako Muxukan dugu, esperientzia luze bat duena terapia mota hauetan, oso iaioa eta proposatzen dizuegun hau aurrera eramateko gogoz eta ilusioz betea, eta ideia originalekin programa honen eraginak Fraisoroko mugetatik kanpora ere ateratzeko.

 

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Pozez kontatu dezakegu ekimen hau baita ere lortu dugula.

Aurrekontuaren erdia lortuta geneukan Hiruzta txakoli opari solidarioaren salmentarekin, baina azken bultzada lortzeko, eta gainditzeko soberaz, ospatu den ekitaldi batean jasotako emateekin izan da. Eta beraz... ezarrita geneukan aurrekontua baina askoz gehiago dugu aurrera eramateko hau. Solidaritate adibide bat da eta zein era ezberdin egon daitezken MatiaZaleakekin kolaboratzeko

Orain martxan jartzea tokatzen zaigu hasiera data jartzeko... ziur laster izango dela!

Laguntzen diguzu lortzen?

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Bermingham Egoitza

Natura ere gure ETXEAren zati bat da

Zure bizitza naturarekin kontakturik izan gabe imaginatzen duzu? Berminghamen terraza bat eraikitzen ari gara, espazio ezberdinekin eta terapeutikoak, GUZTIONTZAT den tokia, estimulantea eta atsegina. Nahi duzu ezagutu?

200000€
85.106382978723
Helburua: 235.000 €

Argixao

Jokaldiaren luzapena

Partidoko lehen zatia izan genuen: "Gogoratzen duzu jokaldi hura?". Bigarren zatia baita ere: "Oroitzapenak entrenatzen". Eta orain prorrogaren garaia da! Iada 12 jokalari prest ditugu Argixaon beraien hoberena emateko.

6€
0.16666666666667
Helburua: 3.600 €