ISTORIADUN MEMORIAK

Kontatu, eta entzunak izan, transferitu, ezagutu eta ondarea sortu... ekimen honen oinarriak dira

Bukatuta
2
Emaile
500€
2.5
Helburua 20.000€

Ekimen honek gizarte osoan sortzen ari den behar bati erantzuten dio.

Matiako zentroetan bizi diren adineko pertsonez osatutako tailerrekin hasiko dugu ekimena. Tailerrak eta solasaldiak espezialista batek gidatuko ditu, eta beraien iraganaren oroitzapenak aktibatuko ditu, beraien bizitzako etapa desberdinetako oroitzapenak, nola bizi , lana, ospakizunak, haurtzaroari eta abarri buruzko oroitzapenak, bizitza zeharkatu eta oroitzapenak aktibatu eta freskatzen dituzten gaiak, parte-hartzaileengan ongizate bat sortuz. 10 laguneko hiru talde izango dira, eta talde bakoitzak 10 tailer tematikotan parte hartuko du. 

Baina oso interesgarria eta balio handikoa den bigarren zatia testigantza horiek jasotzea da, gu guztion bizitzaren eta iraganaren parte direlako, gure ondarea direlako, eta legaturik gabe, ez dugulako ezagutzen, ez dugulako errespetatzen eta ez dugulako baloratzen. 

Aldaketa demografiko eta sozialek urrundu egiten dituzte belaunaldiak, eta askotan blokeatu egiten dute transferentzia hori eta ezagutzeko interes hori. Hori dela eta, podcast tematikoak grabatuko ditugu, eta hor bigarren zatia etorriko da, zabalkundearena eta hortik erator daitezkeen jarduerena, informazio eta oroitzapen horiek pertsona gehiagorengana, belaunaldi gehiagorengana eta denboran iraungo dutenengana irits daitezen.

Lagunduko diguzu? Interesatzen zaizu? Parte hartu nahi duzu?

Proiektuaren egoera: Abian

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Zaintzailea lagundu eta formatzen

Bada esaera bat: "inor ez da jakinda jaiotzen". Beraz, eegoera berrien aurrean, ikastea da propioa.

Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileak edo hauskortasun egoeran daudenak, bide berri batean daude baita ere, ikasteko bidea egin behar dute, eta horretan lagundu nahi diegu.

10000€
100
Helburua: 10.000 €

centros de Matia Fundazioa

Altuerako topaketak Alex Txikonekin

Arnasa hartu. Zeure burua gainditu. Igo. Natura. Elkarbanatu. Osasuna. Behatu. Pazientzia. Irmotasuna.

Eta zuri, zer ematen dizu mendiak?