Alzheimerraren inguruko prestakuntza

Badugu amets bat: boluntarioei Alzheimerrak jotako gaixoak tratatzeko kalitatezko prestakuntza ematea.

Bukatuta
61
Emaile
2000€
100
Helburua 2.000€

AFAGIn (Alzheimerra duten senitarteko, lagun eta pertsonen Gipuzkoako elkartea) Alzheimerrak jotako pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko prest eta gogoz daude boluntarioak.

Alabaina, ez da erraza gaixotasun hori kudeatzea. Ezagutzak, trebeziak eta indar emozional handia behar dira. Horregatik, familiek biziki eskertzen dute laguntzen dieten boluntarioek prestakuntza egokia izatea. Gainera, boluntarioek eurek eskatzen digute prestakuntza hori.

Horregatik, AFAGIk boluntarioen eta familien igurikimenak beteko dituen prestakuntza eskaini nahi die. 

10 orduko prestakuntza ezartzen lagundu nahi diegu, bi orduko 5 saiotan banatuta. Gehienez 12 lagunek osatutako taldetan emango da. Metodologian sartuko dira: ahozko azalpenak, kasuen azterketa, bideoak eta abar. 

Ikastaroa amaitu ondoren, eta azaldutakoan sakontzeko asmoz, boluntarioekin laguntza taldeak osatzea proposatzen da. Hilean behin izango lirateke, ordubete eta erdiko iraupenarekin.

Formakuntza saioen helburuak honako hauek dira:

  •  Boluntarioei lagun egitea, ez daitezen euren jardunean «bakarrik» sentitu.
  •  Portaerak kudeatzeko eta emozioak erregulatzeko trebeziak lantzea, boluntarioen ongizatea hobetzeko.
  •  Ikastaroan ikasitakoa finkatzea.
  •  Boluntarioen emozioak libratzen laguntzea.

Lagunduko al diguzu laguntzaileei laguntzen? 

Proiektuaren egoera: Bukatuta

MatiaZale bazkideei esker eta emate puntualei esker, lortu dugu iada nahikoa biltzea programa aurrera eramateko.

Martxoaren 6an hasi da dagoeneko formakuntza. Hasierako 3 sesio egingo dira eta beste 2 iada behin laguntzen ari direnean pertsona eta familiartekoei.

Guztira 16 boluntario animatu dira, batzuk berriak eta beste batzuk esperientzia dutenak, eta kolaborazio markoagatik eta ahal den probetxuzkoa izateko asmoarekin, azkenean boluntarioak elkarte ezberdinetatik datoz: AFAGI, Nagusilan, Adinkide eta Tantaka-Tecnun.

Hona hemen hasierako argazki bat, aurkezpenekoa.

Baliagarria izango delakoan gaude, eta hemendik eskertza boluntarioei beraien dedikazio eta eskuzabaltasunagatik besteekiko.

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Guipúzcoa

ERAKUSKETA IBILTARIA - BAKARDADEARI BEGIRA

Noizbait pentsatu duzu ea bakarrik sentitzen zaren? Gustoko duzu bakardadea? Bilatzen duzu? Eta gertu dituzun pertsonak eta bakarrik sentituko ote diren?

Matiako Danborrada Solidarioa

Gustatzen zaizu danborrada? Gurea den festa bat da, Donostiarrena, Gipuzkoarrena, guztiona... Eta GUZTIONA egin dezakegu? Partehartzeaz gain, esanguratsua den pertsonak gonbidatu ditzazkegu?