BANKU PARTEKATUA

Eseri al zara noizbait bankuren batean eta bertan zegoeranekin hitz egin? Iritsi da momentua!

46
Egun geratzen dira
2
Emaile

BANKU PARTEKATUA erabilera publikoko gunean identifikatutako bankuak gaitzea proposatzen du, adineko emakumeen eta komunitateko gainerakoen artean elkarrizketak sortzeko, nahi ez den bakardade ez desiatuaren belaunaldien arteko arrakalari aurre egiteko. Ekimen komunitario honen bidez, adineko emakumeak aldaketa-eragile gisa ahaldundu nahi ditugu.

"Banku partekatua", Kutxa Fundazioaren eta ArantzazuLaben Hitzetik Ekintzetara programaren sortze-saioetan finkatutako proiektua da, 2030eko Gizarte Agendaren 11. Garapen Jasangarriaren Helburuarekiko konpromiso eko-sozialaren aktibazioa bilatu eta sustatzeko helburuarekin. Komunitate-oinarriko partaidetza-ekintzak, guztien ongiaren alde. Ashoka eta The Languages of Energyrekin elkarlanean egingo dugu.

Jarduera maiatzaren 21etik ekainaren 7ra bitartean egingo dugu, Matia Fundazioaren inguruan (Antigua auzoan). Horretarako banku identifikatuak egongo dira. Adineko emakumeek okupatuko dituzte bankuak, eta herritarrek izena eman ahal izango dute bertan beraiekin batera eseri eta hizketan jarduteko. Bankuetan garai batean modu naturalean ematen ziren korronteak eta topaketak berreskuratzea da asmoa, eta elkarrekintza eta transferentzia eragitea.

Eseri al zara noizbait bankuren batean eta bertan zegoeranekin hitz egin? Iritsi da momentua!

Oraintxe bertan, bankuko emakume horien bila gabiltza, bankuetan eseri eta parte hartzeko izena ematen dutenekin hitz egiteko. Lagunduko al diguzu aurkitzen? Horietako bat izan nahi duzu? Dei iezaguzu 618344020 telefonora edo idatz iezaguzu matiazaleak@matia.eus helbidera.

Partehartu nahi duzuenok hemendik egin ahal dezue:

Adineko emakume bezela parte hartu nahi badezu, aurretik akonpainamendu prozesu batekin, hemen eman ahal dezu izena.

Eta bankuko lagun bezala, hemendik ahal dezue izena eman.

Adi egon!

Proiektuaren egoera: Abian

Animatzen zara gurekin esertzera bankuan?

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

IZA

Oztoporik gabeko terapia: plis plas, uretara!

Aniztasun funtzionala duten pertsonengan kirolak eta urak dituen onurak eta gizartean integrazioak proiektu honen ardatz nagusiak dira.

Ekimen honen helburua IZAn bizi diren pertsonk, aniztasun funtzionala dutenak, hidrozinesiterapiaren onurak eduki ahal izatea da.

5000€
100
Helburua: 5.000 €

Lamourous

EUSKALDUNEATZEN: tradizioetan barrena bidai bat

EUSKARA gure tradizioetan presente, gure kulturaren oinarri. Euskara zentro jarrita, bidai ezberdinak egiteko asmoa dugu, gure tradizioetara gerturatuaz.

7215€
100.20833333333
Helburua: 7.200 €